Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Trafikoari eragingo dio Donostiako klasikoak

Irundik ere igaroko da Donostiako Klasikoa, larunbatean. Goizean, emakumeen lasterketa pasako da aurrera, eta, arratsaldean, gizonezkoena.

Donostiako Klasikoa. Argazkia: Donostiako Klasikoa.
Aizpea Amas Agirre
Irun
2021/07/29

Donostiako Klasikoa larunbatean jokatu da, eta Gipuzkoako beste zenbait herritatik bezala, Irundik ere pasatuko da. Goizean, emakumeen proba izango da, eta, arratsaldean, gizonena.

Horrek trafikoari zuzenean eragingo dio, eta, goizean, 11:15etik aurrera, Zubimuxuko biribilgunetik eta saihesbidetik Hondarribira joateko bidea itxiko dute. Ondoren, proba igaroko den kale guztiak itxiko dituzte: Letxunborro hiribidea, Hondarribia kalea, Colon pasealekua, Gipuzkoa hiribidea eta Elizatxo hiribidea. Horrez gain, mozketak beste kale batzuei ere eragingo die; horrenbestez, saihesbidea edota AP8 autobidea erabiltzea gomendatu du udalak. Desbideraketak 12:30ean bukatzea espero dute.

Arratsaldean, berriz, 15:15etik aurrera, Zubimuxuko biribilgune eta saihesbidetik Hondarribira joateko bidea moztuko da, baina, kasu honetan, kale gehiago moztuko dituzte: Letxunborro hiribidea, Hondarribia kalea, Pinudi, Lope de Irigoien (saihesbideko sarrera), Artiga ibilbidea eta Meaka. Handik Erlaitzera joko dute txirrindulariek. Lasterketak iraun bitartean, Elizatxo hiribidea eta AP8 autobidea izango dira udalak proposatu dituen errepide alternatiboak.

Autobusei ere eragingo die lasterketak, L1, L2, L3 eta L4 lineei, eta horrenbestez, honako aldaketa hauek egingo dituzte.

Goizean

  • L1 linea (Zaisa-Ospitalea): Ospitalerantz, 11:00etatik 12:30era, ohiko ibilbidea egingo du, baina Nafarroa hiribidetik jaitsiko da autobusa, gero, Txingudi Ikastolatik ospitaleraino igotzeko.
    Zaisa alderantz, berriz, 11:00etatik 12:30era, Txingudi Ikastolan gelditu eta gero, saihesbidea hartu, eta Osinbiribileraino joango da. Han itzulbidean sartuta, ohiko ibilbidea egingo du.
  • L2 linea (San Juan-Katea-Txingudi): Fermin Calbeton kaleko 11:30, 12:00 eta 12:30eko autobusak Olibondoen biribilgunetik abiatuko dira.
  • L3 linea (San Juan-Artia): Ohiko ibilbidea.
  • L4 linea (San Juan-Antzaran-Olaberria): 11:15etik 12:30era ez da autobusik bermatuko lasterketa igaro bitartean.

Arratsaldean

  • L1 linea (Zaisa-Ospitalea): 15.00etatik aurrera, baliteke atzerapenak izatea, Hondarribia kalean, GI 636 errepidean, eta Artia ibilbidean zirkulazioa etengo baita.
  • L2 linea (San Juan-Katea-Txingudi): 15.00etatik aurrera, baliteke atzerapenak izatea, Letxunborro hiribidean, zirkulazioa etengo baita.
  • L3 linea (San Juan-Artia): 15.00etatik aurrera, baliteke atzerapenak izatea, Artia ibilbidean, zirkulazioa etengo baita.
  • L4 linea (San Juan-Antzaran-Olaberria): Ibilbidea ohikoa izango da.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Tolosako Osoki Lanbide Heziketa zentroak ehun urte bete ditu aurten

Kultura, Gipuzkoa

Iñake Irastortzak jasoko du Euskal Aktoreen Batasunaren Ohorezko Besarkada saria

Euskal Herria, Gipuzkoa

Sute batek 80 hektarea erre ditu Zaldibian

Kultura, Gipuzkoa

X konpainiak ‘Cuerpas’ ikuskizuna estreinatuz emango dio hasiera LABO XL jaialdiari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Amaitu dituzte ‘Gure Gaskuña’ itsasontzitik erregaia ateratzeko lanak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzari «mespretxu» egin izana egotzi die EAJk Andoain, Tolosa eta Pasaiako EH Bilduren gobernuei

Euskal Herria, Gipuzkoa

Andoainen eskola segregazioa eragozteko neurriak hartzeko eskatu diote Jaurlaritzari

Gipuzkoa, Ekonomia

Donostiako Udalbatzak 515 milioi euroko aurrekontua onartu du 2027rako, %3,9 handiagoa

Ekonomia, Gipuzkoa

Hobera egin du Gipuzkoako enpresen egoerak, baina inbertsio txikiagoak espero dituzte 2027rako

Kultura, Gipuzkoa

‘Ghost in the Cell’ filmak irabazi du Donostiako Beldurrezko Zinemaren Asteko sari nagusia

Euskal Herria, Gipuzkoa

Bi gazte atxilotu dituzte Tolosan, bi udaltzaini eraso egitea egotzita

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako Udalak Eusko Jaurlaritzari lagako dizkio Txomin Enea II eremuko lursailak

Ekonomia, Gipuzkoa

Azpeitiko Elmubasen lehen enpresa itunak euskaldunak kontratatzea lehenetsiko du

Ekonomia, Gipuzkoa

CAF zigortu dute, amiantoaren prebentzioan «arau hauste larri bat» egiteagatik

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.