Irungo ikastetxe publikoetako guraso elkarteek eskaera bat egin diote alkateari, hiriko aisialdi antolatua euskaraz egiteko dauden zailtasunak ikusita. Udalari esku hartzeko eskatu diote.
Iazko urritik elkarteek ez dute irekitzeko aukerarik izan, ez dute arrazoirik jaso gainera. Taberna eta jatetxeen eskubide berberak exijitu dituzte enegarrenez. Egoerarekin gogaituta daude bazkideak.
Espainiako Gobernuko presidente Pedro Sanchezek gaur iragarri du hurrengo asteko larunbatetik aurrera espazio zabalean ez dela maskararik erabili beharko.
"Bigarren hezkuntzako ikasleak hausnarketarako biltzea eta zenbait ideia lantzea" da biharkoaren asmoa. 11:30ean hasiko dute, Palmera Monteron.
Urte gogorra, baina arrakastaz beterikoa izan du entrenatzaile hondarribiarrak Vila-Realen. Sorterrian da egunotan. Opor aroa, besteak beste, Real Unionen akzioak erosteko baliatu du.
Hondarribiko Musika eta Dantza Eskolak 2021-2022 ikasturterako matrikulazio kanpaina zabaldu du. Ohiko eskolez gain, gainontzeko jardueretan jarri du arreta Barandiaranek, «hezkuntza osatzen dutelako».
Behe Bidasoan orotara 22 kutsatu gehiago atzeman dira astelehenetik ostegunera, bi Hondarribian eta beste 20ak Irunen. Tasak beherantz doaz.
"Gure arbasoen historia zuzenean ezagutu" nahi dute elkartekoek. Bideo bat osatuko dute, 1930-1955 urteen bitartean auzoan gertatutakoa kontatzeko.
Kiroldegiak kudeatzen dituen Bidasoa XXI enpresari 204.114,86 euroko kalte ordaina emango dio udalak pandemiak eragindako desoreka ekonomikoarengatik.
Asteburuko ordutegi berriaz gain, udalak aurreratu du hilaren 28 eta 29an jaieguneko ordutegiarekin zabalduko dituztela. Hilaren 30an eta uztailaren 1an aldiz, itxita egongo dira.
Galdetegia erantzuteko epea luzatu du udalak. Igande gauean bukatu da erantzuteko aukera.