Astelehenetik ostegunera, COVID-19agatik bi kutsatu Hondarribian

Behe Bidasoan orotara 22 kutsatu gehiago atzeman dira astelehenetik ostegunera, bi Hondarribian eta beste 20ak Irunen. Tasak beherantz doaz.

Astelehenetik ostegunera (atzo). Bidasoan COVID-19 birusagatik gaixotu direnak 22 izan dira orotara, bi Hondarribian eta gainontzeko 20ak Irunen. Joan den asteko epe berberean (hilaren 7tik 10era) 33 izan ziren eritasuna hartu zuten bidasoarrak.

Tasek beheranzko joerari eutsi diote bai Irunen zein Hondarribian. Baina ez da alde oso nabarmenik joan den asteko osteguneko datuekin alderatuz gero.

Honakoak dira, atzoko azken datuekin, herrietako tasak. Asteko kutsatuen bilakaera ere jasota dago zerrendan.

  • Irun. Tasa: 174 (joan den asteko ostegunean 197koa zen). Kutsatuak (astelehena-asteartea-asteazkena-osteguna): 3-7-5-5.
  • Hondarribia. Tasa: 105 (joan den asteko ostegunean 111koa zen). Kutsatuak (astelehena-asteartea-asteazkena-osteguna): 1-0-0-1.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.