2021/5/25

Sagarzazu eta Serrano

HAPOan herritarren parte hartzea sustatzeko galdetegia prestatu du udalak

Interneten, kiroldegian, liburutegian eta BAZ bulegoan eskura dezakete inkesta interesdunek; plan orokorraren aurrerapena da uneotan jorratzen ari diren fasea.

Irteerak eta marrazketa ikastaroa Lapurriturriko denboraldi berriko eskaintzak

Txangoak sei izango dira ekainaren 19tik urriaren 9ra arte, eta hainbat gai landuko dituzte. Marrazketa ikastaroa, berriz, ekainaren 5ean izango da.

Amuteko babes ofizialeko etxebizitzak.

Ondasun higiezinen gaineko zerga ordaintzeko epea, zabalik

Uztailaren 5era arte zabalik egongo da ordainketa epea; ordainketa atzeratu edo zatitu daitekeela gogoratu du udalak.

5G

5G-ri buruzko hitzaldia antolatu dute etzi, Soroetan

Subiranotasuna eta Osasuna Hondarribia taldeak antolatuta, Asier Arregi ingeniariak 5G-ren inguruko solasaldia eskainiko du.

Ruiz de Eguino artista donostiarrak bere obraren gaineko hitzaldia eskainiko du Irunen

Egun Menchu Gal aretoan ikusgai dagoen 'Ruiz de Eguino, bat eta askotarikoa' erakusketak izandako harrerak hitzaldi bat antolatzera bultzatu du udala. Ostegunean izango da, 19:30ean.

'Afrika bi gurpilen gainean noraezean' ikus-entzunezkoa, etzirako proposamena

Ernes Olasagastik Afrikan motozikletan egindako bidaiez gozatzeko aukera izango dute irundarrek ostegunean. Sarrerak gonbidapenarekin eskuratu beharko dira.

Hamar urteko ibilbidea erakusketa batean jasoko du EH Bilduk

Ostegunean koalizio subiranistaren ibilbidea islatzen duten 12 panel jarriko dituzte Zabaltza plazan, «proiektu kolektibo honen alde lan egin duten guztiak omentzeko».

BATeko nesken taldeak B finala irabazi du Espainiako 20 urtez azpiko txapelketan

Eva Queimañok bigarren postua lortu du Espainiako federazioen txapelketan, eta Teresa Errandoneak ere bigarren bukatu du Andujarreko Nazioarteko Meetingean.

Pertsona ekintzaileen eguna ospatu dute

Aurten jardunaldia online egin dute, eta, modu horretara, ikasle guztiek modu bateratuan partekatu ahal izan dituzte esperientziak ekintzaileekin.

8.000 lagunek bisitatu dute Caravantur azoka

80 ibilgailuk izan dute irtenbidea salmenta, alokairu edo pertsonalizazioaren bidetik. Gama altuko ibilgailuak ere saldu dituzte, 100.000 eurotik gorako prezioekin.

Gehiago