Poliziaren arabera, 280 lagun inguru lagundu ditu atxilotutakoak, «ilegalki». Bere autoan eramaten zituen, Santiago zein Behobiako zubietatik.
Joan den azaroan abiatutako proiektuari esker, plataforma bakar baten bidez eraikinetako fatxadaraino zabaldu dute plaza, eta Zuberoa kalearen hasierak ere konfigurazio berria du. Guzti hori «oinezkoentzako espazio gehiago sortzeko eta irisgarritasuna errazteko» egin dutela azaldu du alkateak.
Aitzondo Euskara Taldeako kidearen iritziz, orain udalari dagokio helegite bat aurkeztea, baina aferak "dimentsio handiagoa" hartu duela esan du.
EAEko Auzitegi Nagusiaren erabakiaren ondorik, udalaren zerbitzu juridikoen erantzunaren zain daudela azaldu du Euskara zinegotziak.
CCOO eta LAB sindikatuek ere ordezkaritza lortu dute udalean. Jasotako boto kopuruaren arabera, hiruna ordezkari lortu dituzte sindikatuek.
Santiagotarrak klubeko hiru kirolariek Europako Maratoi Txapelketarako txartel bana eskuratu dute asteburuan.
Hondarribiko baserriko produktuen azoka egingo dute etzi, San Pedro kalean, goiz osoan zehar.
Ikasleak klasera modu seguru eta eraginkorrean joateko programa indartzea erabaki dute aurten eta hiriko saltokiekin lanketa berezia egiten ari dira, ikasleek arazorik balute, denda horietara jo dezaten.
Unesco eremuko euskal erakundeen sarearen zazpigarren topaketa jasoko du Irungo Gordailuak. 10:00etan hasiko dute saioa.
Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako eledunak esan du kirol partidetan publikoa egon dadin 100.000 biztanleko tasak 100dik beherakoa izan behar duela.