Euskal Herriko Unesco Sareak zazpigarren Topaketa egingo du bihar Gordailuan

Unesco eremuko euskal erakundeen sarearen zazpigarren topaketa jasoko du Irungo Gordailuak. 10:00etan hasiko dute saioa.

Euskal Herriko Unesco Sareak (Unesco eremuko euskal erakundeen sareak) bere zazpigarren topaketa egingo du bihar, Irunen. Gordailuak jasoko du topaketa, 10:00etatik aurrera.

Topaketa horretan honako partaideek hartuko dute parte:  Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Gazteria eta Kirol diputatu Harkaitz Millan, Gordailuaren zuzendaria eta Gipuzkoako foru museoen arduradun Carlos Olaetxea, Unesco Etxeko lehendakari Nieves Fernandez, Nazio Batuen Eskubide Ekonomiko, Sozial eta Kulturalen Batzordeko aurrerabide zientifikoan parte hartzeko eskubidearen kontalari Mikel Mancisidor eta EHUS sareko kide guztien ordezkariak.


Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.