Irailean instalatu eta probatzen hastea aurreikusi du jaurlaritzak, «polizia jarduketetan ahalik eta gardentasunik handiena bermatzeko, delitu egintzen aurrean frogak hobeto aurkezteko eta agenteen segurtasuna areagotzeko» asmoz.
Udal Gobernu Taldearen aldeko botoekin onartu dute akordioa. EH Bildu eta EAJk atzera botatzeko eskatu dute, lan gatazkari eta natur irizpideei erantzunez.
Aditu ugarik hartuko dute parte irailaren 2tik 3ra bitarte luzatuko duten ikastaroan. Publiko mota guztiei bideratutako ikastaroa izango dela aurreratu dute antolatzaileek.
Hondarribiko Itsaskari Baita Klub Nautikoak antolatuta, asteburuan zehar lehiatuko dira belaontziak Txingudiko badian.
Hondarribiko udal talde gehienek, PSE-EEk izan ezik, sostengua adierazi diote hamalau eragile politiko eta sindikalek iazko abenduan izenpetutako adierazpenari.
Bilboko Arte Ederren museoak Remigio Mendibururen atzera begirakorik handiena jaso du. «Denboraren edukiontzi» gisa definituta, artelanak «bizitzeko» aukerak ezaugarritzen du artistaren obra sorta.
Zehazki, 111 izan dira COVID-19agatik kutsatutako pertsonak astelehenetik ostegunera: hogei Hondarribian eta 91 Irunen.
Partidak berreskuratu dituzten futbol eta saskibaloi taldeen ordutegiak.
Igande honetan ez dute trafikoa moztuko, ez da oinezkoentzako eta bizikletentzako erabilgarri egongo. Artalekun txertaketa masiboak egingo dituzte, eta bertaratu behar direnei sarbidea erraztu nahi diete neurri honekin.
Atzo egin zuten Krea Bidasoaren hamabigarren edizioa. Ekintzaileek, enpresek eta erakunde publikoek online bidez jarraitu zuten, Irun Factorytik zueneko emanaldia eskaini baitzuten.
Ermita kaleko 1. zenbakitik 26era bitarteko zatiko gas sarea eta harguneak hobetzeko lanengatik moztuko dute errepidea.
Hileko azken ostirala izanik, bihar (hilak 30) Zabaltza plaza hartzera deitu dute. Euskal presoen lekualdaketak eta hurbilketak berraztertzea eskatuko dute, «presoen eta haien senideen kezka eta ziurgabetasunarekin behingoz amaitzeko».