Orain dela urtebete jeltzaleek udal gobernuari aurkeztutako Kirolaren Plan Estrategikoan oraindik aurrera pausurik eman ez dela salatu dute. Plan horrek Irunek dituen behar guztiei erantzun beharko diela esan dute, «gaur egungoei, etorkizunekoei, eta baita iraganeko arazoei ere».
Oraindik ez dute zehaztu zerbait ostu duten eta ez dute argitu lapur bakarra zen edo gehiago ziren, ez eta ihes egitea lortu ote duten ere.
Ostiraletik ekainaren 6ra bitarte bisitatu daiteke 'Ruiz de Eguino, bat eta askotarikoa' izeneko erakusketa. Orotara, artista donostiarraren 58 lan egongo dira ikusgai.
Hileko azken ostirala izanik, ohiko elkarretaratzea egingo dute. Euskal presoen lekualdaketak eta hurbilketak berraztertzea eskatuko dute, «presoen eta haien senideen kezka eta ziurgabetasunarekin behingoz amaitzeko».
'Elfkinak' haurrei zuzendutako film luzea izango da hitzorduko protagonista igandean.
Ostiralean eguraldiak lagundu ez zuen arren, larunbatean eta igandean "mugimendu handia" nabaritu da udalaren arabera.
Lapurrek butroiaren teknika erabili dute banketxera sartu ahal izateko. Langileek eman diote abisua Ertzaintzari, 07:00ak aldera, lantokira iristean.