Atzo Benidorm taldeari irabazi ondoren, gaur jokatuko dute irundarrek Espainiako Kopako finalerdia Ademar Leonen kontra (16:30).
Mobilizaziorik ez egin arren, asteleheneko 19:00etan balkoietan zarata egitera deitu dituzte irundarrak, "ozen oihukatuko ditugu gure aldarrikapenak".
Irun Aurrera laguntza programari 750.000 euro gehiago ematea proposatu dute jeltzaleek, eta guztira, 1.020.000 euro planteatu dituzte, egun udal gobernuak programari eskainitako 270.000 euroen ordez.
EAJk, Abotsanitzek, EH Bilduk eta PSE-EEk sinatutako adierazpenak «zaintza berdintasunean» egiteko aldarrikapena jasotzen du.
Amuitz merkatarien elkarteak eta Hondarribiko Udalak kale azoka antolatu dute datorren astebururako, nahiz eta behin betiko data eguraldiaren araberakoa izango den.
Emakume, ijito eta feminista bezala, estereotipoak apurtzen dihardu irundarrak, baita Martxoaren 8aren harira mugimendu feministaren barruan ere.
Gure webguneetako atal berezian ikusi eta deskargatu daiteke.
Atzo (osteguna) koronabirusagatik kutsatu bakarra atzeman zuten osasun zerbitzuek Hondarribian, eta beste bost, berriz, Irunen.
Erdi Aroko hiru hilarri dira, eta ekainaren 30era arte egongo dira Oiasso museoan. 'Gordailua Oiasson' proiektuari esker utzi dizkiote piezok museoari.