2021/1/18

'Arduraz komunika dezagun' ikus-entzunezkoaren irudi bat.

[Bideoa] 'Arduraz komunika dezagun' sarean ikus daiteke dagoeneko

Hedabideetako hizkuntza sexista den aztertu du Aitziber Zapirain kazetariak ostegunean aurkeztutako ikus-entzunezkoan zehar.

Martxan da Ikas Bidasoaldearen bitartekaritza zerbitzua

Astelehenetik ostiralera bitarte doako kontsultak egin daitezke Plaiaundi BHIn.

'Chhaupadi' Edurne Pasabanen dokumentalaren irudia.

[Bideoa] Nepalgo emakumeek bizitako egoera azaleratuko dute ostiralean

Edurne Pasabanen 'Chhaupadi' dokumentalaren bitartez Nepalgo emakumeen errealitatea ezagutaraziko du Nepaldala GKEak, baita bertan garatutako hezkuntza proiektua aurkeztu ere.

Emakumeen Etxea Istillaga plazan egongo dela iragarri du udalak

Behin behineko gunea Ikust Alaia eraikinean kokatu dute. Istillaga plaza 8 zenbakiko lanak, 2021. urtea amaitu baino lehen bukatzea aurreikusten dute.

Imunitatea lortu dute 175 lagunek Betharramgo adinekoen egoitzan.

Caser Betharramgo erabiltzaileak, lurraldeko lehen immunizatuak

Adituen arabera zortzi egunen bueltan lortuko dute erabateko immunitatea bigarren dosia jaso duten 175 lagunek.

Asfaltatze lanak.

Asfaltatze lanei berrekingo diote

Asteazkenean hasiko dira berriz asfaltatze lanekin hirian zehar. Lehenik, Vega de Eguzkitza kalea berrituko dute, trafikoa astebetez Virgen Milagrosa karrikara desbideratuz.

Azken zazpi egunetan 25 isun jarri ditu Udaltzaingoak

Horietako zigor espediente gehienak (17) musukoa ez erabiltzeagatik zabaldu dituzte.

Asteburuan, COVID-19agatik 65 kutsatu gehiago Irunen

Irungo 100.000 biztanleko tasa 400dik hurbil da. Hondarribian hamalau kutsatu gehiago atzeman dituzte asteburuan, tasa 300ekoa delarik.

Loteria Primitiboak ia 40.000 euro utzi ditu Irunen

Bigarren kategorian saritutako sei txarteletako bat Irunen zigilatu dute, Behobiako Loteria Administrazioan hain zuzen ere.

Liburutegiaren espazioa eta ordutegia zabaltzeko eskatu du EGIk

Irungo gazteek ikasteko areto gutxi eta ordutegi oso murritza dutela salatu dute. Egoera honi ez aurreratzea leporatu diote Jose Antonio Santano alkateari.

Gehiago