Asteburuan, COVID-19agatik 65 kutsatu gehiago Irunen

Irungo 100.000 biztanleko tasa 400dik hurbil da. Hondarribian hamalau kutsatu gehiago atzeman dituzte asteburuan, tasa 300ekoa delarik.

Irunen ostiralean COVID-19agatik 27 positibo gehiago atzeman ziren, 11 larunbatean, eta beste 27 igandean. Hortaz, 65 pertsonatan hazi da erien kopurua. Horrek tasan aldaketa ekarri du, goranzkoa. Hondarribian ere izan dira positiboak: lau ostiralean, bi larunbatean eta zortzi igandean. Horiengatik, bi herrietako tasek gora egin dute.

Jarraian, Irungo eta Hondarribiko tasen egungo egoera:

  • Irun: 388,65 (ostegunean 313,91).
  • Hondarribia: 300,28 (ostegunean 288,51).
  • Gipuzkoa: 376,98 (ostegunean 345,20).

Osasun Sailak datu horiek eta beste asko eman ditu gaur, txosten bidez. Hemen sakatu eta hori jaisteko aukera dago (PDF artxiboa da).

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.