Lanbidek luzatutako 1.904.177,42€ erabiliko ditu udalak sektore publikoko eta hirugarren sektoreko entitateetako aldi baterako kontratazioak burutzeko, baita enpresei orain indarrean dauden kontratuekin laguntzeko.
Azken hilabeteotan osasun sistema publikoaren alde mobilizatzen aritu den herritar taldeak elkarretaratze eta manifestazio gehiago iragarri ditu.
Alderdiak salatu duenez, herritarrek eta udal arkitektoak atzemandako irregulartasunak bat datoz: etxebizitzak eta ganbarak lotu dituzte duplexak sortzeko.
Hezkuntza Sailaren eskumena izan arren, ikastetxearen atzealdean kokatutako mendi hegala garbitu eta egokitu du udalak.
Urtarrilean zehar eman ahal izango dute interesdunek izena, bidelari edo bidelagun gisa; bospasei laguneko taldeak osatuko dira.
Bi berri hauekin, egun zazpi dira Irungo adinekoen zentroan gaitza duten egoiliarrak.
Ikastaro sorta prestatu du Hondarribiko KZguneak datorren hilerako, aurrez aurre zein urruneko modalitateetan.
Astelehenean (hilak 18) zabalduko dute 2021-2022 ikasturterako Haur Hezkuntzako eta Derrigorrezko Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publiko eta pribatuetan aurrematrikulatzeko epea. Hilaren 29an itxiko dute.