2021/1/4

Sortu presoak etxera

Zumarditik abiatuko da euskal presoen aldeko manifestazioa larunbatean

Osasun egoerak hala bultzatuta, euskal presoen aldeko manifestazioak herriz herri egingo ditu aurten Sare Herritarrak.

Gabonetan, COVID-19aren tasetan aldaketa nabarmenik ez Bidasoan

100.000 biztanleko tasak ez dira handitu ez Hondarribian ez Irunen abenduaren 22tik.

Sormen idazketa lantzeko tailerrean izena eman daiteke dagoeneko.

Idazketa tailerraren ekitaldi berri bat antolatu du Kultur departamentuak

Sormen idazketa lantzea da antolatutako tailerraren ardatza; aurtengoan, euskaraz zein gazteleraz emango dira eskolak.

Errege Magoek Hondarribia bisitatuko dute bihar.

[Bideoa] Gernikako Arbolan izango dira bihar Errege Magoak

Umeek gutunak emateko aukera izango duten arren, aldez aurretik gonbidapenak jasotzea ezinbestekoa dela gogorarazi dute.

Companysen entregaren 80. urteurrena beteko da datorren ostiralean.

Lluis Companys aitortzeko mozioa onartu du udaleko gehiengoak

Kepa Ordoki elkarteak aurkeztutako mozioak aldeko 23 boto eskuratu ditu. Honi esker, Etorbidearen zubiko barandaren elementu bat Kataluniara bidaliko dute eta zubian bertan euskarri fisiko bat jarriko dute.

euskal presoak

Euskal presoak babesten laguntzeko azken deia egin du sostengu taldeak

Urria bukaeran abiatutako kanpainan berrogeita hamar lagunek izena eman duten arren, azken bultzada eman dio iniziatibari sostengu taldeak.

80tik gora isun jarri dituzte azken astean Irunen

Gabonetan gora egin dute isunek, bereziki abenduaren 24 eta 31n.

Javier Esteban Indart kaleak itxura berria du

Dagoeneko amaitu dituzte kalea oinezkoentzako egokitzeko azken lanak. Monica Martinez eta Borja Olazabal ordezkariek kalea bisitatu dute gaur.

Errege Magoak

Errege Magoen bisita Jostaldi pilotalekura lekualdatu dute

Eguraldiaren iragarpena dela-eta gutun bilketa frontoian izango dela jakinarazi du Hondarribiko Udalak.

Urte berria kalean hasi dute pentsiodunek

Urteko lehen mobilizazioa egin du gaur Txingudiko Pentsiodunen Mugimenduak. Euria dela eta, udaletxeko arkupetan elkartu dira.

Go!azen 5.0 antzerkia

Aste honetako kultur ekitaldien agenda

Gabonetako oporraldiaren azken txanparako aurreikusitako kultur emanaldien berri eman du Hondarribiko Udalak.

Gehiago