Egunotan Arigune gisa ari den Bidasoa LHII-ko irakaslea elkarrizketatu du HITZAk. Helburua, argia: «ikasleak edo kanpotik etor daitezkeen enpresak, senti dezatela lasai euskaraz aritzeko aukera dagoela gurean».
Biharko Indarkeria Matxistaren Aurkako Egunaren gaineko irakurketa egin du koalizio subiranistak. «Prebentzioa lantzen jarraitzeko, arreta egungo egoerara egokitzeko eta erreparazioa alde batera ez uzteko beharrezkoak diren baliabide guztiak konprometitzeko» eskatu die erakundeei.
Indarkeria Matxistaren Aurkako Egunerako bi mobilizazio antolatu ditu Ikasle Abertzaleak-ek. Hondarribiko Talaian eta Irungo Pio Barojan elkarretaratzeak egingo dituzte.
Musikariaren ibilbide musikal eta bizitza xelebrea interpretatuko dute hainbat musikari eta aktorek.
Bihar eta etzi artean, Santa Engrazia ermita eta Amute auzoko aparkalekuak bermargotuko dituzte.
Indarkeria matxista salatzeaz gain, hainbat konpromiso hartu dituzte udal taldeek indarkeria matxistaren kontrako eguna dela eta egindako adierazpen bateratuan.
Hondarribiko tasa 400dik beherakoa da jada, eta Irunen mantsoago doa tasaren jaitsiera: atzo, Irunen 19 positibo gehiago, eta bi Hondarribian.
Langabezian dauden irundarrei euskara doan ikasteko aukera eskainiko die Udal Euskaltegiak. Izen emateak hilaren 30etik aurrera egin daitezke.
Udal liburutegian izango da jarduera.