Eskualdeko ikastetxeetan mobilizatuko dira bihar ikasleak

Indarkeria Matxistaren Aurkako Egunerako bi mobilizazio antolatu ditu Ikasle Abertzaleak-ek. Hondarribiko Talaian eta Irungo Pio Barojan elkarretaratzeak egingo dituzte.

Ehunka ikaslek egin zuten iaz bi orduko paroa Pio Barojan, irakasle batekin izandako liskarragatik.
Ikasle Abertzaleak-ek mobilizatzera deitu ditu bihar (hilak 25) eskualdeko ikasleak, Indarkeria Matxistaren Aurkako egunean. Bizitza biolentoen aurrean, ikasle antolakuntza lelopean elkarretaratuko dira, Hondarribiko Talaia ikastetxean eta Irungo Bio Barojan. Hondarribiarrak 12:10an elkartuko dira patioan eta Irungoak aldiz, 11:55an, patioan ere.
 
 
 
 
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.