2020/11/10

Jasotzeko edo eramateko janaria eskaintzen dutenen zerrenda, udalaren webgunean

Hiriko taberna eta jatetxeen zerrenda bat jaso dute atal berezi batean, establezimenduei bultzadatxo bat emateko asmoarekin.

Astelehenean ekingo diote hogeigarren Ficab jaialdiari

Sei egunez luzatuko dute aurtengoa. Emanaldi gehienak Amaia KZn eta Oiasso museoan izango dira, baina Donostiako Aquariumak eta Tabakalerak ere zenbait jasoko dituzte.

Iñigo Muguruzaren erdigunera

Irungo Udalak lehenengoz abiarazi du Iñigo Muguruza beka, eta Asier Suberbiolak eskuratu du. Horri esker, Muguruzaren musikan eta izatean sakonduko du, material pedagogikoa sortzeko.

Dunboa anbulatorioan bilduko dira berriro, murrizketa eta pribatizazioen kontra

Azken asteetako mobilizazioekin jarraitzeko asmoa du herritar talde batek. Lehen arretarako baliabide gehiago inbertitzea exijituko dute bihar, hau da, «osasungintzaren inbertsioa BPGaren %7a gutxienez» izan dadila.

Ruiz de Larramendi eta Arrizabalaga lehian Urantzu pilotalekuan Laboral Kutxa Udako Torneoan.

Lehen mailako pilota, ostiralean, Uranzu pilotalekuan

Eskuz eskuko txapelketaren final laurdenen bigarren partida jasoko du pilotalekuak, Irribarria eta Darioren artekoa.

COVID-19: beste 43 kutsatu Bidasoan

Azken hamalau egunetako 100.000 biztanleko tasan behera egin du Irunek eta gora, berriz, Hondarribiak.

Etxeko leiho eta balkoiak apaintzera deitu du Euskaraldiko lantaldeak

'Gehiago, gehiagorekin, gehiagotan' esaldia daraman banderola erosteko aukera dago, Labore Txingudin edo Labe-Gorri okindegian, bost euroan.

Urteroko lore eskaintza egin dute, Memoriaren Egunean

Iparralde hiribideko biktimen omenezko monolitoan bertaratu dira gaur udal talde guztietako bozeramaileak alkatearekin.

Eskifaia abesbatzaren kontzertua (Irudia: Javier Salaberria)

Txistularien alboradak, Eskifaiaren eta Bandaren kontzertuak bertan behera geratu dira

Pasa den astean ezarritako neurriengatik bertan behera geratu dira hiru ekintzak eta beste bina erakusketa eta hitzaldi antolatu dituzte.

Alkatea eragile ezberdinetako ordezkariekin bilduko da datorren asteetan zehar.

Gizarte alorreko ordezkariekin bilduko dira bihar alkatea eta Larrarte zinegotzia

Udalak hartu dituen erabakien berri zuzenean jakinarazteko bilduko dira datozen egunetan.

Gehiago