Erakusketa batean laburbildu dituzte Ficab jaialdiaren 20 urteak

Atzera begirako erakusketan azken bi hamarkadetako ibilbidea errepasatu dute. Hilaren 22ra bitarte bisita daiteke.

Dagoeneko erakusketa bisitatu daiteke.

Ficab Bidasoko Nazioarteko Arkeologia Jaialdiak hogei urte bete ditu aurten, eta ibilbidea biribiltzeko, erakusketa batean jaso dituzte azken bi hamarkadak. Ficab 20 urte izeneko erakusketa bisitatu daiteke Oiasso Erromatar Museoan. Jatorria, lan taldea, irabazleak, lanak, kartelak… Hasieratik gaur bitarteko ibilbidea errepasatzeko askotariko elementuekin apaindu dituzte museoko hormak.

Erakusketatik harago ere ikus-entzunezko egitasmo berezia bat antolatu dute. Izan ere, Allekoaitzeko Kobaundie filma ere proiektatuko dute, VR betaurrekoekin (errealitate birtualeko betaurrekoak). Horretarako, aldez aurretik hitzordua hartu beharko da, helbide honetara idatziz edo 943 639 353 telefono zenbakira deituz.

Azaroaren 22ra bitarte bistatu daiteke erakusketa, Oiasso museoaren ohiko ordutegian. Sarrera doakoa izango dela zehaztu dute antolatzaileek.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.