2020/11/2

Hogeita hamar bat isun jarri ditu Udaltzaingoak azken zazpi egunetan

Gehienak 23:00etatik aurrera kalean egotegatik zabaldu dituzte, 18 isun guztira.

Ekintzailetza eta lehiakortasa bultzatzeko diru-laguntzak abiatu ditu udalak.

Ekintzaletza eta lehiakortasuna bultzatzeko diru-laguntzak abiatu ditu udalak

Hondarribia Abian planaren baitan kokatutako iniziatibak ekintzailetzaren sustapena eta merkataritza zein zerbitzuen modernizazioa bultzatzea du xede.

Garaipen historikoa eskuratu du Bidasoak

Etxetik kanpo eskuratzen duten inoizko garaipenik handiena lortu dute Liberbamk Cantabria Sinfin-en kontra. 18 goleko abantailarekin irabazi dute.

Las Chirlas Clown.

Azaroko kultur agenda ezagutarazi du udalak

Ekitaldien ordutegia aurreratzeaz gain, auditoriumera sartu aurretik tenperatura neurtuko dutela aurrerantzean jakinarazi dute.

Maddi Ane Txoperena: 'Ene baitan bizi da'

'Ene baitan bizi da' liburua hizpide izango dute bihar, Kultur Etxean

Maddi Ane Txoperena egilea elkarrizketatuko du Aitziber Zapirain kazetariak, Blagan euskara elkarteak antolatutako hitzorduan.

Kutsatzeak ekiditeko musukoaren erabilera egokian indarra jartzen ari dira agintariak.

94 COVID-19 kutsatu Bidasoan, azken hiru egunetan

Gehienak, Irunen hauteman dituzte: 74, guztira—ostiralean 35, larunbatean 22 eta igandean 17—.

Puianako bidegorri berria, jada erabilgarri

340 metroko bidegorri berria eraiki dute Puianako biribilgunetik eskualdeko Ospitaleraino.

Ezagutu zure hiria 2020

Ezagutu zure hiria programa atzeratzea erabaki du Arma Plaza fundazioak

Osasun larrialdi egoera medio, hitzaldiak eta bisita gidatuak orain arte bezala egin ahal izateko baldintzak ez direla ematen adierazi dute fundazioko kideek.

BAZ bulegoa itxita egongo da gaur.

COVID-19 positibo baten ondorioz BAZ bulegoa itxita egongo da gaur

Desinfekzio lanak burutu bitartean itxita egongo da bulegoa. Gaur hitzordua zutenei Udaltzaingoaren egoitzara joateko eskatu die udalak.

Gehiago