94 COVID-19 kutsatu Bidasoan, azken hiru egunetan

Gehienak, Irunen hauteman dituzte: 74, guztira—ostiralean 35, larunbatean 22 eta igandean 17—.

Kutsatzeak ekiditeko musukoaren erabilera egokian indarra jartzen ari dira agintariak. Kutsatzeak ekiditeko musukoaren erabilera egokian indarra jartzen ari dira agintariak.

Gogorretik ari da pandemia, eta hala erakusten dute Osasun Sailaren azken txostenean bildutako datuek. Azken hiru egunetakoak bildu dituzte bertara, ostiraletik igandera artekoak, alegia, eta horren arabera, Bidasoak 94 kutsatu zenbatu dituzte. Gehienak, Irunen hauteman dituzte: 74, guztira—ostiralean 35, larunbatean 22 eta igandean 17—. Hondarribian hogei kutsatu zenbatu dituzte azken 72 orduetan —ostiralean hiru, larunbatean zortzi, eta igandean bederatzi—.

COVID-19 tasak gora egiten jarraitzen du. Hemen datuak, ostegunekoekin (parentesi artean) alderatuta.

  • Irun: 689,49 (asteazkenean 657,77 ).
  • Hondarribia: 555 (asteazkenean 513,67).

 

  • Gipuzkoako batezbestekoa: 946,74  (ostegunean 875,35)

Hemen sakatuta irakur daiteke Osasun Sailaren txostena osorik.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.