2020/10/27

Euskaraldia berotzeko solasaldi berezia egingo dute ostiralean

Eskualdeko zenbait literatura sortzailek solasaldia eskainiko dute Amaia KZn. Bertaratu ahal izateko, aldez aurretik izena eman beharko da.

Hobariak bigarren etxebizitzetan.

Bizigune programan daudenentzako diru-laguntzak abiatu ditu udalak

Bi diru-laguntza mota aurreikusi dituzte: bata, alokairuaren prezioa osatzera bideratutakoa, eta bestea, etxebizitza egokitu izanagatik ordaindutako gastuaren zati bat estaltzera zuzendutakoa.

COVID-19, neurri berriak: zalantza txikiak, eta hainbat erantzun

Atzo Jaurlaritzak emandako aginduen harira, hainbat zalantza txiki izan ditzakete herritarrek. Hemen, horietako batzuei erantzuna.

Gizon bat atxilotu dute Irunen, beste bati arma zuri batekin eraso egitegatik

Erasoa ostegunean izan zen, Irungo epaitegien kanpoaldean. Gizon batek bertan babesa bilatu zuela azaldu du Segurtasun sailak, kanpoan erasoa jasan baitzuen.

«Kutsatze berrien egoera kezkagarriaren aurrean», mobilizazioak etengo dituzte pentsiodunek

Urteko azken elkarretaratzea egin zuten atzo dozenaka pentsiodunek San Juan plazan. «Beti erakutsi dugun erantzukizunarekin, osasun agintarien gomendioak onartzen ditugu».

Euskal presoen sostengu ekonomikoa bermatzeko kanpaina berria abiatu du elkartasun taldeak.

Euskal presoen egoera arintzen laguntzera deitu du sostengu taldeak

Hilero bost euroko kuota proposatu die elkartasun taldeak herritarrei; Urko Labeagaren asignazioaz gain, beste hainbat laguntza bermatu nahi dituzte era horretan.

Ugalde-Kateako futbol zelai berria, itxura hartzen

Azken egunotan belar berria jartzen hasi dira, instalakuntzak osorik hobetzeko proiektuaren barruan. Lan osagarri ugari egingo dituzte zelaian zein harmailetan.

Pandemiako infektatu kopuru handiena atzo Irunen, 52 positibo

Zenbaki horiengatik Irungo 100.000 biztanleko tasa nabarmen hazi da. Hondarribian, berriz, pixka bat behera egin du tasa horrek.

Landa eremuko Etxeberri errepidea berritu dute

2015etik gaur bitarte, ia milioi bat euro inguruko inbertsioa egin du udalak landa eremuko errepideak hobetzeko.

Gehiago