Gizon bat atxilotu dute Irunen, beste bati arma zuri batekin eraso egitegatik

Erasoa ostegunean izan zen, Irungo epaitegien kanpoaldean. Gizon batek bertan babesa bilatu zuela azaldu du Segurtasun sailak, kanpoan erasoa jasan baitzuen.

ertzaintza, ertzaina

47 urteko gizon bat atxilotu zuten ostegunean Irunen, beste bati arma zuri batekin eraso eta herio mehatxua egitea leporatuta. Erasoa ostegunean izan zen, Irungo epaitegien kanpoaldean. Gizon batek bertan babesa bilatu zuela azaldu du Segurtasun sailak, kanpoan herio mehatxua eta labankada bat jaso baitzuen atxilotutako gizonaren aldetik.

Epaitegian bertan identifikatu zuten ertzainek erasotzailea. Labana atzeman zioten soinean. Egunean bertan epailearen esku utzi zuten.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.