Baimendutako arrazoirik ez bada (lana, ikasketak, osasuna, zaintza) herritarrek ezingo dute bere herritik atera edo beste batean sartu biharko 06:00etatik.
Enpresa elektrikoei tasa berri bat ezarri nahi diete. Azaroko osoko bilkuran eztabaidatuko dute proposamena.
ELAk gaur salatu duenez, langileei oraindik ez diete inolako proposamenik helarazi. Momentuz, bertako bederatzi langileek kolokan dute euren postua.
Hondarribia oraindik ere eremu laranjan dago, baina hurbiltzen ari da gorrira; tasa bertan azken orduetan 454,63an jarri da.
Hilaren 30a izango dela eskaria aurkezteko azken eguna gogoratu du Hondarribiko Udalak. Denera, kultu jarduerak diruz laguntzeko 42.000 euroko diru-saila aurreikusi dute.
Atzo egindako ekitaldian Espainiako Gobernuari eskatu diote izapidetzen ari den Memoriaren Legea era egokian osa dadila, errepresaliatu oro kontuan hartuz.
Denboraldiko bigarren garaipena eskuratu dute irundarrek asteburuan. 57-45 gailendu dira, Easo Tordowine talderen aurka.
Hondarribia Futbol Elkarteak jakinarazi duenez, bi jardunaldi atzeratzeko erabakia hartu du Gipuzkoako Futbol Federazioak.