2020/10/15

Bihar jokatuko dute Hondarribia Grand Slam txapelketako finala. [Irudia: Guk Jai Alai]

Hondarribia Grand Slam txapelketako finalak Jostaldi beteko du bihar

Goikoetxea-Irastorza eta Beaskoetxea-Lopez bikoteek indarrak neurtuko dituzte lehiaketako azken saioan. Soilik berrogei sarrera geratzen direla ohartarazi dute antolatzaileek.

Gran Sol Tokyo taberna Shibuya auzoan kokatutako Miyashita Park eremuan kokatuta dago.

[Bideoa] Gran Sol Tokyo, Hondarribiko establezimenduaren apustu berria

"Gran Sol, Hondarribia, Euskal Herria eta pintxoak" Japoniako hiriburura eraman ditu bertako taberna-jatetxe mitikoak.

Hiriko historiaren zati bat, etxeko apaingarri

Etorbidearen zubia eraberritzeko obran mantendu ezin izan dituzten ehundik gora pieza banatuko dituzte irundarren artean. Dagoeneko eskaera egin daiteke.

Bitoriano Juaristi kalea egokitzen ari da udala.
'Gu gera jendea', Marmokaren azken lana.

[Bideoa] 'Gu gera jendea' Marmokaren azkena sarean ikusgai

John Couger Mellencamp musikariaren 'We are the people' kantan oinarrituta, Martxel Mariskalek Beti Mugan taldearentzako egokitutako abestia bertsionatu du taldeak.

palmera montero

Palmera Monterok jasoko du Energia Argitu programaren hurrengo tailerra

'Energia berriztagarriak zure etxean. Posible da!' izeneko tailerra eskainiko du asteartean aditu batek. Etxean egunerokotasunean energia berriztagarriak txertatzeko gakoak irakatsiko dituzte.

Koronabirusa. COVID-19.

COVID-19agatik 22 infektatu gehiago Irunen

Azken hamalau egunetako 100.000 biztanleko kutsatuen indizea, berriz, Hondarribian gora joan da eta Irunen beheraldia izan du.

Zine mutuak Kabigorri hartuko du larunbatean

Josetxo Fernandez de Ortega pianistak musika jarriko die 'Sherlock Holmes modernoa' eta 'Kirikitarrak, akrobata japoniarrak' filmei. Gonbidapena eskuratu beharko da bertaratzeko.

Gehiago