2020/10/1

PCR masiboak egin dituzte Itsas Etxea auditoriumean.

Casa Manolo jatetxearekin lotutako bost positibo atzeman dituzte

Hondarribian "ez dela agerraldirik egon" ondorioztatu du Txomin Sagarzazu alkateak. Hemeretzi izan dira Osasun Sailak azken 24 orduetan Bidasoan identifikatutako kutsatuak.

Aiako Harrira eta Jaizkibelera igotzera deitu dituzte bidasoarrak larunbatean.

Euskal presoen aldeko tontor igoera bertan behera utzi du Sare Herritarrak

Eguraldi iragarpenagatik hartu dute erabakia. Irteeraren ordez, argazki jendetsua egitera deitu dituzte herritarrak, herriko plazetan.

«Adinekoen duintasuna bermatuko duten politikak» eskatu ditu EH Bilduk

«Premiazkotzat» jo dute adinekoen zerbitzuetara baliabide guztiak bideratzea, «erabiltzaileen bizikidetza eta duintasuna erdigunean jarrita».

Iñaki Bilbao euskal presoari babesa adieraziko diote irundarrek

Irailaren 9an hasi zuen gose eta komunikazio greba mugagabea. Atzo bertan ospitalizatu behar izan zuten.

Santiagotarrak-eko Naroa Zubimendi, Europako laugarren

Europako infantilen banku higikorreko modalitatean eskuratu du laugarren postua, Belgraden (Serbia) jokatutako txapelketan.

Bueltan dira Haurtxokoak

Gaur bertan eman diote hasiera ikasturte berriari Palmera Montero, Elitxu eta Kateako Haurtxokoetan. Aurten bereziki pandemiak eragindako ondorioei aurre egiten lagunduko diete haur zein gurasoei.

Zirkua, musika eta dantza akrobatikoa, larunbaterako proposamena

IO konpainiak 'Cuatro segundos' izeneko ikuskizuna eskainiko du Amaia KZn. Zirku garaikidea, musika elektronikoa eta dantza akrobatikoa uztartuko dituzte emanaldi berean.

Fenomena Hondarribia. Joseba Irazoki

Urriko kultur agenda plazaratu du udalak

Koronabirusak eragindako osasun larrialdi egoerari egokitutako agenda argitaratu du udalak. Hamaika ekitaldi eta jarduerek osatzen dute urriko plangintza.

Hegaldi guztiak bertan behera geratu dira Hondarribiko aireportuan.

Iberia konpainiak beteko du aurrerantzean Madril eta Hondarribia arteko zerbitzua

Air Nostrum aire konpainiak azken zerbitzua eman zuen atzokoan; gaurtik Iberia konpainiaren Airbus A319 hegazkinak eskainiko du berriz ere Madrilekin konexioa.

Gehiago