Iberia konpainiak beteko du aurrerantzean Madril eta Hondarribia arteko zerbitzua

Air Nostrum aire konpainiak azken zerbitzua eman zuen atzokoan; gaurtik Iberia konpainiaren Airbus A319 hegazkinak eskainiko du berriz ere Madrilekin konexioa.

Hegaldi guztiak bertan behera geratu dira Hondarribiko aireportuan. Azken zerbitzua eman zuen atzo Air Nostrum konpainiak Hondarribian.

Iberia konpainiak beteko du gaurtik aurrera Madril eta Hondarribia arteko aire konexioa, Donostia Aireportuko komunikazio zerbitzuak sare sozialetan zabaldu duenez. Konpainiek ez dute aldaketaren gaineko azalpenik eman, nahiz eta gogoratzekoa den irailaren erdialdetik aurrera hegaldi frekuentzien murriztapena nabaria izan dela Hondarribian. Airbus A319 hegazkinak erabiliko ditu Iberiak aurrerantzean. 1997. urtean sinatu zuten frankizia hitzarmena aipatutako aire konpainiek.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.