2020/9/28

thomas ospital

Euskal organista onenetarikoarekin omenduko dute Azkue

Thomas Ospitalek organo kontzertuak emango ditu Hondarribian eta Irunen, Maialen Lujanbio eta Uxue Alberdiren laguntzarekin.

Aiako Harrira eta Jaizkibelera igotzera deitu dituzte bidasoarrak larunbatean.

Hiriko emakumeekin batera diseinatuko dute etorkizuneko Emakumeen Etxea

Prozesu partehartzaile bat irekiko dute Emakumeen Etxearen itxura eta izaera definitzen hasteko. Urriaren 9an, 23an eta azaroaren 6an bilduko dira.

Suhiltzaileek eta Ertzaintzak emakume bat erreskatatu dute Higer inguruan [Irudia: Ertzaintza]

Ertzaintzak eta suhiltzaileek emakume bat erreskatatu dute Higer inguruan

Atzo arratsaldeko 17:00ak inguruan jaso zuten Bidasoko suhiltzaileek desagertutako emakumearen gaineko abisua. Ertzaintzarekin elkarlanean aurkitu zuten azkenean emakumea.

Nazioarteko zubian errehabilitazio lanak egingo ditu Adif-ek

Obrarako ia milioi eta erdi euroko inbertsioa egingo dute. 10 hilabetean amaitzea aurreikusi du Adif-ek.

Ostiralean ezagutaraziko dituzte Hondarribia Grand Slameko finalerdietarako sailkatutako beste bi bikoteak.

Finalerdietarako txartela lortu dute Goikoetxea-Irastorza eta Olharan-Etxeto bikoteek

Hondarribia Grand Slam txapelketak finalerdietarako lehen sailkatuak ezagutarazi ditu asteburuan. Jai Alai World Tourrerako puntuagarria da Jostaldiko norgehiagoka.

David RL-ren zinema tailerrak bigarren edizio bat izango du

Gidoiak, argazkilaritza, zuzendaritza artistikoa, kamera mugimenduak, story-board-ak, grabaketa... Denetarik irakatsiko die zinema zuzendariak 14-18 urte bitarteko gazte irundarrei.

Mugikortasun Mahaia abenduak 13 web

Mugikortasun ordenantza hizpide izango dute etzi, udaletxean

Mugikortasun Mahaiak bilera egingo du asteazkenean, mugikortasun udal ordenantzaren zirriborroaren gaineko ekarpenak eta zalantzak aurkezteko xedearekin.

Asteburuan COVID-19agatik 21 gaixo gehiago Bidasoan

Horietatik gehienak irundarrak dira, hemezortzi. Hondarribian, atzo, ez zen kasu berririk izan. Aurreko asteburuan 29 izan ziren kutsatutakoak.

Emeki Genero formakuntza tailerra

Bilera irekia antolatu du Abotsanitzek bihar, Puntalean

Auzoka dinamikaren barruan egin du deialdia udal taldeak bihar asteartearekin, Puntaleko eskola zaharrean, 19:00etan.

Irungo Udaltzaingoa.

Osasun neurriekin lotutako hogei bat espediente zabaldu dituzte astebetean

Gehienak musukoa ez erabiltzegatik edo modu desegokian eramategatik zabaldu dituzte.

Gehiago