Bilera irekia antolatu du Abotsanitzek bihar, Puntalean

Auzoka dinamikaren barruan egin du deialdia udal taldeak bihar asteartearekin, Puntaleko eskola zaharrean, 19:00etan.

Auzoka dinamika bigarren fasera igarotzeko lanean ari da Abotsanitz Herri Batzarra. Ildo horretan, bilera irekia deitu du biharko asteartearekin udal taldeak, Puntaleko eskola zaharrean, 19:00etan. Aldedrditik jakinarazi dutenez, “auzotarrek posta elektronikoz helarazitako kezkek osatuko dute gai zerrenda: San Marko parkea, komun pubklikoak, aparkalekuak, ekitaldi kulturalak…”. Osasun segurtasun neurriak bermatuko direla gaineratu dute.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.