2020/9/24

Pobreziari aurre egiteko politikek «urgentziazko norabide aldaketa» behar dutela uste du EH Bilduk

Datorren urriaren 17ko Pobrezia Desagerrarazteko Nazioarteko Egunaren harira, mozio bat erregistratu berri dute. Biharko (hilak 25) Udalbatzan eztabaidatuko dute.

Zaporeak-en janari bilketa erraldoiaren zati bat, Irunen

Greziako Lesbos uharteko Moriako kanpalekuko errefuxiatuei otorduak eman ahal izateko egingo dute bilketa. Kanpalekua irailaren hasieran erre egin zen.

Alardea telesaila

Aurreko ikasturtean euskara ikasi zutenek diru laguntza eska dezakete

Ia 80.000 euroko beka batekin lagunduko ditu euskara ikasi edo hobetzen aritu diren 16 urtetik gorako herritarrak. Gaur bertan onartu dute deialdia.

'Trending Topic Arkeolgia' konferentzia zikloa berreskuratu du Oiasso museoak

COVID-19agatik martxoan bertan behera geratutako hiru konferentzia egingo dituzte datozen asteotan. Lehena, Lore Amondarain doktoreak eskainiko du, urriaren 8an.

Hamabi positibo gehiago Bidasoan

Hamabi positibo gehiago Bidasoan, atzo Osasun Sailak jasotako datuen arabera. Horietatik zortzi Irunen atzeman zituzten, beste laurak Hondarribian.

Oinezkoen eta bizikleten mugikortasuna hobetzeko zenbait lan hasi ditu udalak

Letxunborro ibilbidean bizikleta eta oinezkoentzako zati bat egokitzen ari dira. Javier Esteban Indart kalean aldiz, oinezkoentzako egiteko lehen pausoak eman dituzte.

Sortuk igandeko Gudari Egunean parte hartzera animatu ditu irundarrak

Donibane Lohizuneko ekitaldietara joateko deia egin dute. 11:00etan herriko plazatik 'memoria ibiltaria' abiatuko da; 12:00etan aldiz, ekitaldi nagusia egingo dute Ziburuko plazan.

IRUNGO Udaletxea
Gehiago