Sexu esplotazioaren aurka elkarretaratu dira Zabaltza plazan

Bidasoko Emakumeak elkarte feministako kideak 'Duintasuna ez dago salgai. Sexu esplotaziorik ez' lelopean elkarretaratu dira. Arratsaldean bigarren mobilizazio bat egingo dute.

Goizeko elkarretaratzea errepikatuko dute arratsean.

Gaur (hilak 23) pertsonen salerosketaren eta sexu esplotazioaren kontrako nazioarteko eguna da, eta aldarrikapen egun honen harira, Bidasoko Emakumeak elkarte feministak mobilizazioa egin du Zabaltza plazan. Duintasuna ez dago salgai. Sexu esplotaziorik ez lelopean elkarretaratu dira hamarka lagun, 11:00etatik 13:00etara. Arratsaldean ere, 17:00etatik 20:00etara zehazki, berriro elkartuko dira.

«Gure gaitzespena adierazi nahi dugu gizarteak salerosketaren aurrean duen pasibotasunaren eta tolerantziaren aurrean», esan dute elkarteko emakumeek. Tolerantzia horrek «norberaren nahiak berehala asetzeko beharra baimendu eta pertsona tratulariei bidea libre uzten» diela salatu dute. Gainera, pandemiak emakume askoren zaurgarritasun egoera areagotu duela erantsi dute.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.