2020/9/21

Emaitza eta sentsazio onekin itzuli dira BATeko kirolariak Ordiziatik

Asteburu oparoa izan dute BATeko kirolariek. Prestaketa jardunaldia izan arren, datozen asteotako lehiaketak prestatzeko aukera ona izan dute. Askok bide onean doazela erakutsi dute.

29 COVID-19 positibo hauteman dituzte asteburuan Bidasoan

Positibo horietatik gehienak Irunen izan dira, 23ehazki: Ostiralean hamalau positibo izan ziren egindako PCR proben artean; larunbatean, lau; eta atzo, berriz, bost.

Hamazazpigarren Bioterra azoka ekologikoak Ficoba hartuko du, ezohiko eran

COVID-19ak eragindako egoera dela eta, neurri bereziak diseinatu eta hedatu dituzte, «ekitaldietan parte hartuko duten pertsona guztiei ahalik eta prebentzio eta segurtasun handienak eskaintzeko».

Seitik sei

Atzo denboraldiko hirugarren (jarraian) garaipena eskuratu zuen Bidasoa eskubaloi taldeak etxean, Bada Huesca taldea erraz gailendu ostean.  27-21 izan zen amaierako emaitza.

[Erreportajea] Ezohiko egoera, betiko lana

Uztailetik harrera lanak berreskuratu ditu Irungo Harrera Sareak. COVID-19ak eragindako egoerari ohitu dira jada, eta azken bi urteetan bezalaxe, egunero jaso dituzte migratzaileak.

Udal Marrazketa eta Pintura Akademian matrikulatzeko epea, zabalik

Ohiko bi ikastaroak eskainiko dituzte aurten ere. Halere, COVID-19agatik neurriak hartuko dituztela iragarri dute.

Irungo Udaltzaingoa

Astebetean hogeitik gora isun espediente zabaldu dituzte Irunen

Gehienak musukoa ez erabiltzegatik zabaldu ditu Udaltzaingoak. Bat aldiz, kale zurruta egiteagatik izan da.

Ikasle guztien Interneteko konexioa bermatzeko diru-laguntzak

PSE-EEk dio doako interneterako sarbiderik ezean, eten digitalak areagotzen jarraituko duela

Udal espazioetan wifi librea izateko 12.000 euroko diru zatia oraindik ez dela martxan jarri azaldu du Iosu Alvarez sozialistak.

'Gurasoekin eta gazteekin' programa, martxan

Haur zein gurasoei zerbitzu psikologikoa eskainiko die beste urte batez udalak, eguneroko arazo eta kezkei irtenbide ematen laguntzeko. Urriaren 15era bitarte eman daiteke izena.

Udal bulegoak irekitzeko eskatu du Abotsanitzek

Kontingentzia planaren bidez bulegoak egokitu ziren baina oraindik ez dituzte ireki, salatu du udal taldeak.

Gehiago