Mugikortasun iraunkorra, tokiko merkataritza eta ostalaritza, gizarte laguntzak eta etorkizuneko proiektu handien aldeko apustua egingo dute jeltzaleek ikasturte politiko berri honetan.
Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politika Sailaren barruan kokatu berri dute Emakunde. «Ez gaude erabaki honekin ados», esan dute amorruz Txingudiko Elkarte Feministako zein eta Emeki Emakumeen Elkarteko kideek.
Hondarribiko gizonen traineruak eskura du Kontxa lehen jardunaldi aparta egin eta gero .Emakumeetan, Hondarribia, Hibaika eta San Juan kontsolazio txandan daude
Txomin Sagarzazu Hondarribiko alkateak establezimenduetan izandako koronabirus kasuak publiko egin ez izanaren nondik norakoak azaldu ditu, eta interes ekonomikoak herritarrek ezinbestekoa duten lasaitasun deiaren gainetik jarri izana ukatu du.
COVID-19 kasuen inguruan «gardentasun falta» leporatu dio EH Bilduk EAJren gobernu taldeari. Herritarrak lasaitasunera deitzeko datuak publiko egitea ezinbestekoa ikusten du koalizioak.
Neguko ohiko ordutegia berreskuratuko dute. Maileguetarako eta internet zein ikasketa aretoak erabiltzeko aldez aurretik hitzordua hartu beharko da.
Ia 53.000 euroko aurrekontua du udalak subentzioetarako. Asteartean (hilak 15) itxiko dute eskaerak egiteko epea.
Maila guztietarako eskaintza dute Hondarribiko Udal Euskaltegian. Hobari eta beka sistema dute. Langaneek doan izango dute izen ematea.
Irailaren 19an goizean zehar izango da arte garaikideari lotutako bosgarren Ribera azoka.
Osasun Sailak gaur zabaldu duen txostenaren arabera, kutsatu berri direnen artean hamalau irundar daude, eta hondarribiar bakarra.
Hilaren erdialdean izango den Mugikortasun Astearen harira neurri berriak ezarriko direla aurreratu du gobernu taldeak.