2020/9/3

Hirugarren postuan sailkatzea lortu du Hondarribiak. Igandean jokatuko dute Kontxako Banderaren lehen estropada.

Aurreikuspenak bete dira: mutilak ere Kontxara

Kontxako Banderaren sailkapen estropada jokatu dute gaur arratsaldean Donostian, eta Hondarribiak, hirugarren postuan sailkatzea lortu du.

Ficoban 350 PCR probatik gora egin behar dituzte gaurko egunean zehar.

Atzoko PCR probek ez dute positibo berririk azaleratu

Ficoba erakustazokan ari da Osasun Saila PCR proba masiboak egiten hilaren 24a eta 28a bitartean Gaztelumendi tabernan egon zirenei.

Korapiloak askatzen ari da Abotsanitz Herri Batzarra '#erriatxikotia' kanpainarekin.
ALARDEA

Alardearen gaineko hausnarketa plazaratu du Abotsanitzek

'#erriatxikotia' izenpeko kanpainaren berri ere eman du alderdiak, eta bertan bildutako esaldiak hausnarketaren oinarri direla azaldu dute.

txingudi.korrika

Txingudi Korrikarik ez aurten

Urriaren 5ean egitekoa zen lasterketa bertan behera uztea erabaki berri du BATek, osasun krisiagatik.

Maila handiko esku pilota jaialdia izango da Jostaldin, hilaren 19an.

Profesional mailako pilota jaialdia egingo dute hilaren 19an, Jostaldin

Maila handiko pilotariek parte hartuko dute lehiaketan, besteak beste, Olaizola II eta Zabaleta bikotea Ezkurdia eta Arangurenen aurka lehiatuko da.

Irundarren kezka eta zalantzak argituko dituzte Erletxean, astelehenetik aurrera

Zazpigarrenez jarraian, bueltan da informazio eta salaketa bulegoa. 12:00etatik 13:00etara erabilgarri izango da, Kale Nagusiko 5. zenbakiko lokalean.

Xakearen munduan trebatzeko aukera eskainiko du aurten ere Bidasoa Xake taldeak

Urriaren 1ean hasiko dituzte ohiko klaseak. Osasun krisia dela eta, aurten partaideen kopurua murriztea erabaki du klubak.

COVID-19: zazpi kutsatu gehiago Irunen, bi Hondarribian

Osasun Sailak emandako datuen arabera, Irunen azken egunetan baino kutsatu gutxiago atzeman dira. Ficoban PCR probak egiten jarraitzen dute.

Gehiago