Jaietako kartel, erakusleiho eta argazki lehiaketak, bertan behera
Uztaila hasieran egin zuen publiko deialdia Hondarribiko Udalak, baina izurriaren bilakaera ikusirik, txapelketak bertan behera uzteko erabakia hartu du.
Hondarribiko Udalak jakinarazi duenez, Hondarribiko Jai Nagusietako Kartel, Argazki eta Erakusleiho lehiaketak bertan behera uzteko erabakia hartu du. Uztailaren hasieran argitaratu zuen deialdia udal gobernuak, nahiz eta pandemiaren eboluzioari erreparatuta, lehiaketak bertan behera uztea hobetsi du.
Txomin Sagarzazu alkateak azaldutakoaren arabera, udalak gutun bana igorri die parte hartzaileei «egindako ahalegina» eta «dedikazioa» eskertuz zein sortutako «enbarazuengatik» barkamena eskatuz.