2020/7/10

Hainbat hautesleku aldatu dituzte, segurtasun neurriak bermatzeko

Eliza kaleko bulegoak, HAZ, Ametsa Abesbatza, Deskarga kaleko udal lokala eta Artia-Azken Portuko bizilagunen elkartea izango dira igandean erabili ezingo direnak.

Ikasgelatik kanpo ere, euskaraz

Aste honetan hasi dute eskolatik kanpo euskararen erabilera sustatzeko asmoa duen Solas Jolas programa. 4-10 urte bitarteko 267 haurrek eman dute izena.

Emigrazio eraikina berritzeko lanak, martxan

Fatxada eta estalkia hobetzen hasi dira, eta obra urtebetean amaitzea aurreikusi dute. Ondoren, barruko ekipamenduak auzotarrekin batera diseinatzeko asmoa du udalak.

hauteskundeak

Iganderako hauteskundeetarako gomendioak eman ditu udalak

Hauteslekuetan beharrezkoa den baino denbora gehiago ez egitea eskatzen die herritarrei. Modu seguruan bozkatu ahal izango dela jakinarazi du Txomin Sagarzazu alkateak.

SANDRA RAMAJO, FUTBOLARI OHIA

"Agur esaten jakin behar da beti, eta ahalik eta hoberen egin dut"

Goi mailako futbolean 300 partida baino gehiago jokatu ondoren, Sandra Ramajo irundarrak futbola uztea erabaki du jokalari bezala. Fundacion Albaceten entrenatzaile lanak egiten hasiko da.

Gorka Benito
Hondarribia Arraun Elkarte emakumeen trainerua

Arraunzaleek hitzordu bikoitza dute asteburu honetan

Larunbateko estropada Donostian izango da; igandekoa, berriz, Zierbenan.

hauteskundeak

EH Bilduko ahaldunik ez Hondarribian igandeko mahaietan

Koalizio abertzaleak arduradun bana jarriko du hauteslekuetan

Traineruen sasoia, HITZAn

Traineruen sasoia, HITZAn. Oarsoaldeko eta Bidasoko euskarazko hedabideak arraun sasoiari buruzko gehigarri berezia egin du.

Gehiago