Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Ezkien mozketa gelditzea lortu dute Artiako Lagunek

Artiako Lagunak pozik azaldu dira erabakiarekin, baina gogoratu dute oraindik udalak ez duela bidali Arartekoaren bidez eskatutako dokumentazioa, eta «gardentasun falta» leporatu diote.

Ez dituzte ezkiak moztuko.
Imanol Saiz Gomez de Segura
Irun
2020/06/16

Artiako Lagunek euren helburua lortu dute: udalak ez ditu Juan Thalamas Labandibar kaleko ezkiak moztuko. Gaur bertan jakinarazi dute auzotarrek udalaren erabakia. Jasotako prentsa ohar baten arabera, zuhaitzen egoera aztertzeko «bigarren txosten sakon bat» eskatu du udalak. Ohar horren arabera, eta Artiako Lagunek azaldu bezala, «Artiako ezkiak ez dituzte moztuko, eta horiek kontserbatzeko eta arriskua murrizteko beharrezko neurriak hartuko dira».

Artiako Lagunak pozik azaldu dira erabakiarekin, baina gogoratu dute oraindik udalak ez duela bidali Arartekoaren bidez eskatutako dokumentazioa, eta «gardentasun falta» salatu dute. Honako dokumentazioa eskatzen dute:

  • Irungo zuhaitzen mantentze lanetarako indarreko kontratuaren baldintza teknikoen agiriaren I. eranskin osoa, Irungo zuhaitzen inbentarioari, analisiari eta diagnostikoari eta mantentze-lanei buruzkoa.

  • Arrisku handikotzat katalogatutako zuhaiztiari buruzko txostena eta jarduketa-plana, Irungo Zuhaitzen Mantentze, Kontserbazio eta Hobetze Kontratuaren Baldintza Teknikoen Agiriaren 3.4 atalean xedatutakoaren arabera egina.

  • Zuhaitzetako Mantentze Lanen Plana edo Zuhaitzetarako Kudeaketa Plan Integratua, 2015ean egina, Irungo udalerriko Berdeen eta Zuhaitzen 2009ko Plan Zuzentzaileari jarraituz egin zena.

Era berean, gogoratu dute udalak bigarren txostena maiatzaren 19an bidaliko zuela iragarri zuela, eta oraindik aurrera pausorik eman ez izana leporatu diote udal gobernuari. «Gure kanpainako 47 ezkiak salbatzea lortu dugu, baina ez dezagun ahaztu Udalak arrazoi justifikaturik gabe moztu nahi zituela. Gainera, ekaitzengatik eta mozketengatik galdu diren aleak ordezkatu behar dira. Erne egongo gara ezkien gaineko jarduerak Doctor Arbol enpresaren txostenean proposatutakoarekin bat datozela egiaztatzeko», gehitu dute elkarteko kideek.

 

 

Erlazionatutako edukia[Galeria] Elkartasunaren Zuhaitza landatu dute, «Artiako Ondare Berdearen balioa nabarmentzeko»Udalak bertan behera utzi du 47 zuhaitzen mozketa
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Euskal Herria

ELAk greba egunak antolatu ditu Gipuzkoako zahar etxeetan azarorako eta abendurako

Ekonomia, Gipuzkoa

Shamonda birusaren kasu bat atzeman dute Gipuzkoan

Gipuzkoa, Euskal Herria

65 urteko motor gidari bat hil da Donostian

Euskal Herria, Gipuzkoa

Maixabel Lasari emango diote aurten Gipuzkoako Urrezko Domina

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hondarribiko Udalak kereila penal bat aurkeztu du Zaldunborda auziko dokumentazioa iker dadin

Kultura, Gipuzkoa

Xabier Morras, margoz emandako lekukotasuna

Ekonomia, Gipuzkoa

Yurrita e Hijoseko hamabi langile kaleratu dituztela salatu dute

Ekonomia, Araba, Gipuzkoa

Jarindo parke eolikoa egiteari uko egin dio Green Capital Powerrek

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko IATetako lan gatazkan esku hartu dezala eskatu diote Jaurlaritzari

Komunikazioa, Gipuzkoa

‘Superra’-ren aurrestreinaldia Azpeitian egingo dute, hilaren 28an

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.