Jaietarako astebeteren faltan, udalak aurtengo San Pedro eta San Martzial jaien egitaraua aurkeztu du. Ekitaldi gehienak bertan behera geratu dira, eta bereziki etxetik (modu telematikoan) jarraitzeko ekintzak antolatu dituzte.
Sententzia ez errekurritzeko eskatu dio Iosu Alvarez bozeramaile sozialistak Txomin Sagarzazu alkateari, baita plan berria "tokiko ekonomia eredua dibertsifikatzeko ardatza izatea" ere.
Datorren uztailean igeriketako 42 eta aretoko 38 ikastaro eskainiko dituzte Azken Portu eta Artaleku kiroldegietan, ordutegi murriztuarekin.
Zaldunbordako 'outlet' erraldoia geldiaraztea albiste "oso ona" izan arren, bertan behera utzitako 1.500 etxebizitzen eraikuntza deitoratu du. Dagokien ardura onar dezatela galdegin die EAJko udal gobernuko kideei.
Ostiralean hasiko da 'normaltasun berria'. Iñigo Urkullu lehendakariak iragarri du gaur goizean. Mugikortasunean izango du eragina batik bat fase berriak.
Irungo EH Bilduk txalotu egin du Juan Thalamas Labandibar kaleko ezkien mozketa gelditzeko hartutako erabakia. Halere, «prozesuaren nondik norakoak» azaltzeko eskatu diote udal gobernuari.
Baserritar etorbideko sarbidea guztiz ahalbidetu dute berriz ere. Uholdeak prebenitzeko lanak medio hainbat hilabetez itxita egon da.