Azken urteetan turismoak hartu duen pisua "gehiegizkoa" dela iritzio dio koalizioak, eta eredu sozio-ekonomikoa aldatzeko xedearekin, herriko eragileek kooperazio mahai komun bat eratzea galdegin du.
Egoera aldatu dela eta txosten berri batean lanean ari direla teknikoak azaldu dio HITZA-ri Osasun Saileko teknikari batek. Txosten eredu berriak zein datu bilduko dituen ez dute jakinarazi, "epidemiologoek ezarriko dituzte, orain arte bezala, irizpideak".
Normaltasunera itzultzen hasi da Urdanibia plazako larunbateroko azoka txikia. Joan den astekoarekin alderatua, aste honetan 26 postu gehiago izango dira.
Bihar ospatuko dute nekazariek haien patroiaren eguna, baina ohiko ospakizunak aurrera eramateko debekua dela eta, gonbidapen berezia luzatu die Arma Plaza fundazioak hondarribiarrei.
Irailaren 30ean Ficoban egitekoa zen Klima Aldaketari eta Itsasertzari buruzko Mugaz Gaindiko Kongresuak azken orduko data aldaketa jasan du, larrialdi egoeragatik.
Mahaien, bezeroen eta langileen artean segurtasun distantzia gordetzea ezinbestekoa dela gogorarazi die, baita okupazioa eta higienea errespetatzea ere.
Euskal preso nafarrak astelehenean gose eta egarri greba abiatu zuen, Murtzia II. espetxeko zuzendaritzak egindako mehatxuak salatzeko.
Ostiralean festak eztanda egingo du auzoan. Halere, larrialdi egoerak behartua, ekitaldi gehienak moldatu behar izan dituzte, osasun neurriak bete daitezen.