Aurtengo festen etorkizuna erabakitzeko eragile guztien artean "mahai zabal bat" sortzeko eskaria helarazi zion konpainia parekideak alkateari hilaren 17an; momentuz, erantzunaren zain jarraitzen du.
Segurtasun tarteak errespetatzen ez direla argudiatuta atzo itxi zuen Udaltzaingoak kai berrira sarbidea; hondartzan ere neurriak hartzea aurreikusten ari da udala.
Helburu nagusia "ahalik eta enpresa gehiengana" heltzea dela argudiatuta aldatu ditu irizpideak udalak; eskaera epea ekainaren 29ra arte luzatzea ere erabaki du.
Hiriko hamabi komun publikoek ohiko funtzionamendua berreskuratu dute, bi hilabete luzez geldirik egon ostean.
Larrialdi egoera aurreko ohiko ordutegia berreskuratu dute, 9:00etan zabaltzeko aukera izango da. Ekainaren 15etik aurrera aldiz, ordutegia luzatuko dute.
Uztaila eta abuztua bitarteko udako euskaltegian izena emateko epea zabaldu dute jada. Osasun eta segurtasun neurriak bermatzeko prebentziozko neurri guztiak kontuan hartuko dituzte.
Minbizia eragin dezakeen produktuen zerrendan kokatu du Osasunaren Mundu Erakundeak; udalaren lorezaintza zerbitzuak erabilitako herbizida da glifosatoa.
Arinaldiaren bigarren fasean sartu dira Oarsoaldea eta Bidasoa, eta eguzkiak lagunduta herritarrek kaleak bete dituzten arren, kontraste nabarmena dago herrien eta auzoen artean.
Etxerat-ek ostiraleroko mobilizazioak berreskuratu ditu. Gaur Zabaltza plazan biltzera deitu dituzte irundarrak, 20:00etan.
Jose Antonio Santano alkateak eta alderdi guztietako ordezkariek boluntarioekin batera larrialdi egoerari emandako erantzunaren gaineko balorazioa egin dute gaur.
Osasun Sailak zabaldutako datu ofizialek diotenez, beste egun batez, ez da kutsatu berririk izan Bidasoan. Hamazazpi egun bete dira infektatu berririk gabe.
Osasun Sailak plazaratutako azken datu ofizialen arabera ez da infektatu berririk eman Bidasoan; sei izan dira gaitzak hildakoak eskualdean izurria hasi zenetik.
Hamabost egun koronabirus kasu berrien arrastorik gabe Bidasoan. Gaur zabaldu du azken orduetako datuekin txostena Osasun Sailak.
Musika, argazkilaritza tailerra, dantza, ipuin kontaketak eta beste hamaika ekitaldik osatzen dute datorren hilabeteko kultur agenda birtuala.
Osasun Sailak zabaldutako azken datu ofizialen arabera, hamalaugarren egunez jarraian ez da kutsatu berririk izan Bidasoan.
Eudelek egindako deialdiarekin bat egin eta minutu bateko isilunea gorde du Hondarribiko Udalak koronabirusak hildakoen omenez.
Koronabirusari 'agur' esaten hasi da Bidasoa: 13. eguna positiborik gabe. Osasun Sailak gaur eman du azken orduetako datuen txostena.
Espaloi faltak oinezkoa alde batetik bestera gurutzatzera behartzen du, beraz, haren segurtasuna bermatzeko asmoz burutu ditu margoketak udalak.
Hil honetan abiatutako dinamikak izandako "harrera ona" dela-eta ekainean zehar ere hainbat hitzaldi birtual ematea erabaki dute.
12. eguna PCR positiborik gabe Bidasoan. Osasun Sailak gaur argitaratu duen txostenaren arabera ez dago infektatu berririk Irun eta Hondarribian.