Haserre Eguna antolatu du bihar gehiengo sindikalak langileen bizitza erdigunean jar dezatela eskatzeko Eusko Jaurlaritzari, Nafarroako Gobernuari, eta Confebask eta CEN patronalei. Oinarrizkoak ez diren jarduerak bertan behera uzteko eskatzen ari dira azken asteotan sindikatuak.
Agertokietan aurkeztu behar zuen Bidasoko taldeak bere lehen lana aste honetan, baina egoerak behartuta, sareetan zabaldu du azkenean.
Koronabirusaren gainean herritarrek dituzten kezka eta galderei erantzuteko atal berezia sortu berri dute.
Sostengua behar duten adineko pertsonak ezagutuz gero haiekin harremanetan jartzeko eskaria ere luzatu die arloko profesionalei.
Neurri zehatzak proposatu dizkio udalari. «Ez badira proposatutako neurriak hartzen Irungo ekonomiaren hondamendia etorriko da».
Hiriko langile eta enpresa txiki eta ertainei laguntzeko talka plan bat aurkeztu berri du taldeak, guztiek alokairuari aurre egiteko aukera izan dezaten.
Bulego guztiak itxita egon arren, zerbitzua ematen jarraitzen dute udal langileek, baita Arma Plaza fundazioko beharginek ere.
Larrialdi egoerak baldintzatuko duela programa onartu du Maria Serrano zinegotziak, baina egiteko aukera baldin badago lan guztiak aurretik egitea «ezinbestekoa» dela adierazi du.
Azken orduetan gorakada handia izan dute Irunen zenbatutako koronabirus kasuek, hamahiru gehiago dira. Hondarribian, berriz, bat gehiago.
Bihar izapidetuko dituzte ordainketak eta hilaren amaierarako jasoko dituzte martxoko Emergentzia Sozialeko eta energiarekin lotutako laguntza ekonomikoak onuradunek.