Babeserako biserak eta bestelako materialak egingo dituzte larrialdi egoera bitartean, koronabirusak eragindako krisian osasun zerbitzuei laguntzeko.
Apirilaren 22an 25 urte beteko dira Bidasoak Europako Kopa irabazi zuenetik. Larrialdi egoeragatik atzeratu arren, iragarritako ekitaldiak mantenduko dituztela jakinarazi dute.
Udal zerbitzu gehienak itxi arren, aukera berbera eskaintzen ari dira etxetik. Gainera, kultura eta kirolarekin lotutako zenbait egitasmo sortu ditu udalak.
Covid-19aren hedapena eteteko asmoarekin, Irungo Caser Residencial Anakan eta Hondarribiko Caser Betharram zein Uliazpi zentroetan garbiketa lanak egin dituzte suhiltzaileek.
Larrialdi egoerak jatetxe eta taberna guztiak pertsiana jaistera behartu dituen arren, tokiko komertzioek zerbitzua ematen jarraitzen dute.
Koronabirus gaixoen kopuruak gora egin du berriz ere Irunen, baina ez bezperako indarrarekin. Hondarribian kasuen kopurua 5ean dago.