2020/2/21

Irungo EH Bilduk "euskarak merezi duen tokia" eman diezaiola eskatu dio udal gobernuari

Hurrengo astean egingo dute 2018-2022 epealdiko Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plana aztertzeko udalbatarra hirian. EH Bilduk proposamenak egin ditu.

Sport Mundiko ordezkariek San Silbestre solidarioan bildutakoa DOAri emanez.

23.166 euro bildu zituen San Silbestre solidarioak DOArentzat

Sport Mundi elkarteak Urtezahar egunean egindako elkartasun lasterketan bildutako dirua txeke bidez jaso du gaur goizean GKEak.

ekialdebus lurraldebus autobus

E50 autobus zerbitzuarekin kexu dira Amute-Kostako bizilagunak

Hondarribia eta Anoeta estadioaren arteko bidea egiten duen autobus zerbitzuak Amute-Kostako bizilagunak jasotzen ez dituela salatu du auzo elkarteak.

BDS Koop eraldaketa fabrikako koordinazio arduraduna

Claudia Romero: «BDS Koop-en denek oso argi dugu nora eta nola heldu nahi dugun»

BDS Koop-eko kidearen arabera, gero eta gehiago dira proiektu alternatiboetara jotzen duten herritarrak, baita Bidasoan ere. Sarea hedatzea izango da hurrengo helburu nagusia.

[Erreportajea] Eraldaketarako bidean tinko

Ateak zabaldu zituenetik, etengabeko gorako hazkundea izan du BDS Koop eraldaketa fabrikak. Bidasoan ere beste ekonomia eredu bat posible dela erakusten ari dira sareko proiektuak.

[Galeria] Zanpantzarrak Egiptotik ekarri du festa aurten

Faraoi itxura eman diote aurtengo Zanpantzarri. Hari eta haren kuadrillari harrera beroa egin zieten irundarrek atzo.

Trapujaleren epaiketa iaz.

Tokiko ohiturari gorazarre

Ohiko desfile zein konpartsez gain, tokian tokiko tradizioak eta kondairak berreskuratzen dituzte hainbat herritan inauterietan. Hona hemen Oarso Bidasoko zenbait berezitasun.

Kasino Zaharra

Bidaien kontratazioaren gaineko solasaldia Kasino Zaharrean

Adineko jendeari zuzendutako hitzaldia antolatu dute jubilatuen etxean Belen Martinez Bidasoko Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen elkarteko kidearen eskutik.

Hondarribiko kirol agenda

Herriko futbol, saskibaloi eta eskubaloi taldeen asteburuko partiden ordutegiak, senior eta gazte mailetakoak.

Gehiago