Katea eta Behobia arteko bidea AP-8tik egitea merkeago da urtarrilaren 1etik. Deskontuen gaineko triptikoa banatzen hasi da Bidegi irundarren artean.
Hondartza kiroldegia itxita egongo da eta lorezaintza zerbitzukoek ez dute lanik egingo; enpresa batzordeek hamaika lantegietan egin dituzte bilera informatiboak.
2020ko aurrekontuen onarpena PSE-EEk «bere interes alderdikoiak aurrera eraman ahal izateko sortutako tranpa bat» izan dela salatu dute jeltzaleek.
Txakurrak lotuta eramateko eta gorozkiak jasotzeko beharraren gainean informazioa banatzeko zortzi agente zibiko lanean jarri ditu tokiko gobernuak.
Aurreko astean iragarri zuten bezala, Elkarrekin Podemos-Ezker Anitza eta EH Bilduren babesa jaso du PSE-EEk. EAJk abstentzioaren alde egin du, PPk berriz, kontra bozkatu du. 17 boto jaso dituzte, beraz, gehiengoa.
Urtarrilaren 30ean, greba orokor deialdiari dagozkion edukiak soilik landuko ditu.
Zuloaga Etxea eta BAZ bulegoa itxita egongo dira biharkoan. Udaletxean egitekoak ziren udal batzordeak bestalde, bertan behera gelditu dira.
Ostiralerako eta larunbaterako hitzordu bana finkatu du Arma Plaza fundazioak. Horrez gain, Guadalupeko gotorlekura bisita gidatuak berreskuratuko dituztela zabaldu dute.
Kotxeko eserleku azpian antzeman dio Ertzaintzak arma. Atxiloketa kotxearekin gidatzen ari zen bitartean izan da, modu arraroan gidatzen antzeman dute gizona.
Dozenaka herritarrek erantzun zioten atzo LABen deialdiari. Bi giza katek bat egin zuten, «Ipar zein Hego Euskal Herriko borrokek bat egiten dutela irudikatzeko, eta nazio izaera ere aldarrikatzeko».