2019/10/14

2019ko munduko trial kopa

Podiora igo da berriz ere Areitio

Munduko Trial Kopan lehiatu da asteburu honetan zehar Ion Areitio eta brontzezko domina eskuratzea lortu du gazteak.

Herritarrekin batera Lapitze auzoa hobetzera

Hiritik At kooperatibako kideekin batera, Lapitzeko bizilagunek auzoaren etorkizuna definitzeko plana egingo dute. Auzoaren beharrak, potentzialtasunak eta erronkak ezagutu nahi dituzte.

Presoen aldeko elkarretaratzea

Urko Labeaga euskal presoak ateratzeko baimena jaso du

Informazioen arabera, hiruzpalau eguneko baimena eman dio Madrilek Labeagari «eragindako mina» aitortu eta «etorkizunean indarkeria erabiltzeari» uko egin ondoren.

2019ko Hondarribiko jaiak. Hilak 11, goiza. Buruhandiak eta erraldoiak.

42.000 euroko diru-laguntzak banatuko ditu Kultura departamentuak

Elkarteek urtean zehar burutzen dituzten jarduerak garatzen laguntzea eta horiek sor ditzaketen diru galerak arintzea da helburua.

Ikasbasket Hondarribia saskibaloia

Hondarribiko kirol emaitzak

Herriko futbol, saskibaloi eta eskubaloi taldeen asteburuko partiden emaitzak, senior eta gazte mailetakoak.

Gal estadioa

Irungo kirol emaitzak (2019-10-11)

Irungo futbol eta saskibaloi talde nagusiek asteburuan jokatu dituzten partiden emaitzak.

katalunia.hondarribia

Kataluniako buruzagien aurkako epaia salatzera deitu dituzte herritarrak

Agintari independentistek jasotako zigorraren aurka kalera ateratzeko eskaria luzatu die Hondarribiko EH Bilduk herritarrei, San Pedro kalean, 20:00etan.

katalunia.irun

'Erreferenduma ez da delitua' aldarrikatzeko elkarretaratzea, 19:30ean Zabaltza plazan

Gure Eskuk deitu du elkarretaratzea, Espainiako Auzitegi Gorenak gaur eman duen epaiaren harira. Zaratatsua izango da elkarretaratzea.

Gehiago