42.000 euroko diru-laguntzak banatuko ditu Kultura departamentuak

Elkarteek urtean zehar burutzen dituzten jarduerak garatzen laguntzea eta horiek sor ditzaketen diru galerak arintzea da helburua.

2019ko Hondarribiko jaiak. Hilak 11, goiza. Buruhandiak eta erraldoiak. Kultur jarduerak antolatzen dituzten irabazi asmorik gabeko elkarteei zuzendutako diru-laguntza da.

Hondarribiko udaleko Kultura departamentuak 42.000 euroko diru partida prest dauka herriko elkarteen artean banatzeko, jakinarazi duenez. Urtean zehar garatutako jardueretan laguntzea, eta horiek sor daitezkeen galera ekonomikoak arintzea da diru laguntza horien xedea udalaren arabera.

Hortaz, kultur ekitaldiak eta jaialdiak antolatzen dituzten irabazi asmorik gabeko elkarteek, eta Hondarribian errotutako norbanakoek eta entitateek eskatu ahal izango dute diru-laguntza. Horretarako prozedura zabaldu du dagoeneko tokiko gobernuak. Satorren hilaren 9ra bitartean BAZ bulegoan aurkeztu ahal izango dira eskariak.

Udalak elkarteen eskura jarritako informazioa bertan kontsulta daiteke.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.