2019/5/6

Txikien Orkestra Sinfonikoa

Txikienetatik sinfoniko moduan jarrita

Hondarribiko Musika eta Dantza Eskolak orkestra sinfonikoa osatu du 7-11 urteko ikasleekin. Larunbatean lehen entsegua egin zuten.

Pentsiodunak

"Benetako garapen agentzia izan dadin", Bidasoa Bizirik goitik behera birmoldatzea proposatu du EH Bilduk

EH Bildu taldea hiriko egoera ekonomikoaz aritu da gaurko agerraldian. Urte luzez programa ekonomiko batean lanean ibili direla diote, eta datorren asteazkenean aurkeztuko dutela.

Baranda ekitaldia dantza

Barandari helduta dantzaren eguna ospatzeko

Irun eta Hondarribiko dantza klasikoko ikasleek barandaren ekitaldia egin dute, dantzaren eguna ospatzeko.

Emakume maputxeak.

Herri Maputxearen errealitatea ezagutuko dute Kabigorrin

Hitzaldi berezia antolatu dute datorren ostegunerako (hilak 9) Kabigorrin. Herri maputxearen borroka eta historia landuko dute Euskal Herriko Wallmapu taldeko kideekin batera.

Gazteartean beka eta 'Etorri avec nous' programa, martxan

Ekainaren 28ra bitarte eman daiteke izena Gazteartean bekan. 'Etorri avec nous' udalekuetan berriz, euskara eta frantsesean trebatzeko zenbait ekitaldi eskainiko dizkiete gaztetxoei.

Gehiago