Herri Maputxearen errealitatea ezagutuko dute Kabigorrin

Hitzaldi berezia antolatu dute datorren ostegunerako (hilak 9) Kabigorrin. Herri maputxearen borroka eta historia landuko dute Euskal Herriko Wallmapu taldeko kideekin batera.

Emakume maputxeak.

Hitzaldi berezia antolatu dute datorren ostegunerako (hilak 9) Kabigorrin. Herri Maputxearen borroka eta historia landuko dute haiei babesa eta laguntza ematen dien Euskal Herriko Wallmapu taldeko kideen eskutik. 19:30ean ekingo diote ‘Herri Maputxea. Borroka eta duintasuna’ hitzaldiari; sarrera doakoa izango da.

Maputxeak herri amerindiarra da, eta Txileren erdialde zein hegoaldean eta Argentinaren hegoalde inguruan dute jatorria. “Maputxeek zein bestelako komunitate indigenek jasandako zapalketa beharrezkoa izan da Txile zein Argentinako gobernuek bultzatzen duten kapitalismoa garatzeko. Halere, Maputxe Herriak bizirik dirau, etengabeko kolonialismoaren aurkako borroka amaigabean”, diote hitzaldiaren antolatzaileek.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.