Barandari helduta dantzaren eguna ospatzeko

Irun eta Hondarribiko dantza klasikoko ikasleek barandaren ekitaldia egin dute, dantzaren eguna ospatzeko.

Baranda ekitaldia dantza Bi saio egin zituzten, aurrena txikiek, ondoren handiek (irudian).

270 dantzari baino gehiago elkartu ziren atzo Irungo Dunboa kanalaren pasealekuan, Dantzaren Nazioarteko Egunari lotutako barandaren ekitaldian.

Irungo eta Hondarribiko musika eta dantza eskoletako eta Miren Gomez, 22 Academy, Maria Elena Echebeste eta Junkal eskoletako dantza klasikoko ikasleek hartu zuten parte. Bi saiotan banatu zuten ekitaldia. Lehenengo txikiek egin zuten dantza, ondoren handiek. 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.