2018/6/4

Balleneros kaleak espaloi berria izango du

Kaleko espaloia handitzen ari dira (eskuineko aldean, topoaren ondoan). 2,30 zabalerako espaloia izango da, eta orotara, 180 metroko luzera izango du.

Prekarietatearen aurkako jardunaldia, Urdanibia plazan

Datorren hilaren 8rako (ostirala), 18:30etik aurrera, 'Irun prekarietateari aurre eginez' jardunaldia antolatu du Irun Martxan egitasmoak.

Iratxe Sorzabalen aldeko manifestazioa.

Iratxe Sorzabalek irundarren babesa du

Hamarka lagun bildu ziren 'Iratxeren aurkako euroagindurik, torturarik ez' lelopean, Irun, Hondarribia eta Hendaiako Iratxeren lagunek deitutako mobilizaziori erantzunez.

Ion Areitio bike-trial

Ion Areitio hirugarren izan da Espainiako Kopako hirugarrenean

Azken proba Irunen egingo dute, uztailaren 14an. Sailkapen orokorrean bigarren jarri da hondarribiarra eta podioa ia ziurtatu du.

Asier Perez-Karkamo
Aurrekontu parte hartzaileak

Foru aurrekontu parte hartzaileak aztertuko dituzte Kasino Zaharrean

Imanol Lasa, Gobernantza eta Komunikazio diputatuak eta Joseba Muxika, Herritarren Partaidetzako Foru Zuzendariak hitzaldia emango dute bihar.

Asier Perez-Karkamo
Hondarribiko Gure Esku Dago

Hondarribiko Gure Esku Dago-k 400eko langa gainditu du

Igandeko giza katerako hamar autobus bete nahi dituzte, eta helburutik gertu daude. Aste honetan arratsaldero jarriko dute mahaia San Pedro kalean.

Asier Perez-Karkamo
Meltxor Amunarriz

Meltxor Amunarriz, 'Konkis'-eko azken bozketan

Publikoaren faboritoa izateko zazpi hautagaietako bat da hondarribiarra. Gaur gauera arte eman daiteke botoa Amunarrizen alde.

Asier Perez-Karkamo
Gehiago