Iratxe Sorzabalek irundarren babesa du

Hamarka lagun bildu ziren 'Iratxeren aurkako euroagindurik, torturarik ez' lelopean, Irun, Hondarribia eta Hendaiako Iratxeren lagunek deitutako mobilizaziori erantzunez.

Jende mordoak hartu zuen larunbateko manifestazioan. Argazkia: Irungo EH Bildu.

Joan den larunbatean (hilak 2), Iratxe Sorzabal euskal preso irundarraren egoera salatzeko manifestazioa egin zuten Irungo kaleetan barrena. Hamarka lagun bildu ziren ‘Iratxeren aurkako euroagindurik, torturarik ez’ lelopean, Irun, Hondarribia eta Hendaiako Iratxeren lagunek deitutako mobilizaziori erantzunez. Parisko Helegite Auzitegiak  irundarraren kontrako hiru euroaginduak eztabaidatu zituen joan den ostegunean (maiatzak 31), eta kasuaren epaia udararako atzeratzea erabaki zuten. Irailaren 26an hartuko dute erabakia.

Manifestazioa Colon pasealekutik.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.