Hondarribiko Gure Esku Dago-k 400eko langa gainditu du

Igandeko giza katerako hamar autobus bete nahi dituzte, eta helburutik gertu daude. Aste honetan arratsaldero jarriko dute mahaia San Pedro kalean.

Hondarribiko Gure Esku Dago

Asteburuan atxikimendu asko lortu dituzte, baina oraindik ez dute helburua bete

500era iristea da asmoa, eta asteburuan 400eko langa gainditu dute, baina oraindik ez dute helburua lortu. Hondarribiko Gure Esku Dagok hamar autobus bete nahi ditu igandeko giza kate erraldoirako. Helburu horrekin ibili da azken hilabeteetan astebururo mahai informatiboa jartzen. Azken txanpan sartuta, aste honetan egunero jarriko dute mahaia San Pedro kalean, 18:00etatik 20:00etara.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.